XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

50- Neu izango naiz neu
zuretzat janari,
izanaz gañera
nere odola edari
.

51- Amatxo, beldurrez
ez zaite ikaratu...
aragi-odol jatez
ez zaite beldurtu...
.

52- Gure asaba zarrak
berrogei urteetan,
beren lekaroko
bakartaldeetan
,

53- jantzat euki zuten
zuk dakizun MANA...
gotzon-eskuz Jainkok
gizonari emana...
.

54- berez (bere izatez)
zeruko ogi zana...
gotzonen ogia
egin zan giz-jana...
.